Gure zerbitzuak

Fisioterapia, osteopatia eta haur-terapia tratamendu pertsonalizatuak, zure ongizatea zaintzeko eta haurren garapeneko etapa bakoitzean laguntzeko.

Helduentzat fisioterapia eta osteopatía

Pazienteak ahalik eta modu onenean diagnostikatu eta tratatzeko teknika osteopatikoak eta fisioterapia uztartzen ditut. Gorputzari mugimendua itzultzeak tentsioak askatzen ditu, eta gorputzak, orekatzeko eta sendatzeko duen berezko gaitasuna berreskuratzen du.

Haur fisioterapia eta osteopatía

Balorazio bat egin ondoren haurrek izan ditzaketen disfuntzioak  tratatzen ditugu.

Osteopatia eta fisioterapia pediatrikoaren bidez, haur eta jaioberrien hainbat disfuntzio tratatzen dira. Faszia-tentsioak askatzen dira, garezur deformazioak tratatzen dira (plagiozefalia edo brakizefalia), baita digestio nahasmenduak ere (errefluxu gastroesofagikoa, haurtxoaren distres sindromea edo idorreria, besteak beste). Era berean, alterazio muskulo-eskeletikoetan eta edoskitzaroan agertzen diren zailtasunetan esku hartzen dugu, eta haurrek neurogarapen egokia izan dezaten laguntzen dugu.

Tratamendu guzti hauek haurrarekiko errespetuz egiten dira, ez dira izaten mingarriak eta haurak haurdunaldian, jaiotzean eta bizitzan zehar izan ditzakeen tentsioak askatzen laguntzen digute.

Arnas fisioterapia Pediatrikoa

Arnas fisioterapia pediatrikoaren bidez, lehenik eta behin prebentzioa bilatzen dugu, eta ondoren, gure haur eta jaioberriek izan ditzaketen hainbat patologia tratatzea. Teknika leun eta errespetuzko desberdinen bidez, biriketako mukia dranatzea, arnasketa hobetzea eta haurren ongizatea berreskuratzea bilatzen dugu, egoerak okerrera egin ez dezan.

Terapia honen bidez bronkitisa, katarroak, muki iraunkorrak, behin eta berriz agertzen diren otitisak, asma, neumonia eta antzeko gaitzak landu ditzakegu.