Fisioterapia ikasketak Valladolideko unibertsitatean burutu nituen eta ondoren etengabe formatzen jarraitu dut. Tratamendu muskulo-eskeletikoak hobetzeko puntzio lehorrean eta gantxo bidezko fibrolisia ikasi nituen. Nire paziente batzuek hobetzen zuten baina beste batzuek ez eta gorputza osotasunean kontuan hartzen zuen zerbait ikastea erabaki nuen. Orduan iritsi zen osteopatía nire bizitzara. EOMen (Escuela de Osteopatía de Madrid) ikasi nuen osteopatía estrukturala, biszerala eta baita kraneala ere.
Amatasuna iritsi zitzaidan gero, eta haur fisioterapia eta osteopatía ezagutu nituen. Mundu berri bat agertu zitzaidan eta TMPI (Terapia Manual Pediátrica Integrativa) arnas fisioterapian espezializatu nintzen.
Eskuzko terapia pediatriko integratzaileak (TMPI) eskuzko terapia pediatrikoa eta neurogarapeneko fisioterapia uztartzen ditu, patologia neuromuskuloeskeletikoak eta garapenarekin lotutako nahasmenduak tratatzeko.
Etxeko txikienen koordinazioa eta oreka hobetzen laguntzen dugu neurogarapenaren balorazio bat eginez eta haurrek garapeneko etapa bakoitza lor dezaten ariketak aplikatuz. Haur handiagoen kasuan, garapeneko etaparen bat gainditu gabe utzi duten baloratzen dugu, eta hala bada, ariketen bidez mugimendu-patroiak automatizatu eta integratzea bilatzen dugu.
WhatsApp us